1980an lurreatzetik salbatu izan den "Elizalderena" izeneko Lapurtar etxaldeak 2 parte dauska : berriena 17garren mendekoa (etxe aintzina) eta gaineratekoa 15-16 garren mendekoa.
Oraiko jabeak emeki emeki arraberritu du, bai kanpoan baita barnean kasu emanez tokiko arkitekturaren bereizitasuneri.
Gain gainetik kontserbatua izan den eraikuntza honek ateak zabaltzen dizkisu. Hor ikus ditzazkezu lehengo muble eta gauza xaharrak. Elizalderena ez da museo bat bainan bai euskal etxeetan zen giroaren lekukotasun bizia.
|